Nik elkarrizketa Amaia Del Val irakasle ataundarrari egin diot. Ormaiztegiko "San Andres" eskola publikoko irakaslea da, eta lehen hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailan dabiltzan umeei irakasten die, hots, 10, 11, eta 12 urte dituzten umeei irakasten die gutxi gorabehera. Nik, 10 urte nituenean, bera izan nuen tutore 12 urte bete arte, hau da, lehen hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailan.
Ormaiztegiko eskolan ikasten nenbilela, irakasle asko izan nituen, baina ez bera bezalako besterik. Irakasteko garaian, elkarrizketan esan didan moduan, klaseak dinamikoak gustatzen zitzaizkion, ikasleek ere berarekin batera parte har dezaten. Norberaren izaera ezagutzen saiatzen zen, eta arazorik izanez gero, ez zuen inongo trabarik jartzen laguntzeko. Gainera, garaian garaikoa zela iruditzen zait: alai egon behar zen momentuetan, bera zen denetan alaiena; baina hori bai, haserre egon behar zen momentuan, haserre baino haserreago egoten zen. Arrazoi hauengatik miresten dut irakasle hau. Oraindik ere harreman ona dut berarekin, beraz, elkarrizketa berari egitea otu zitzaidan.
Elkarrizketaren inguruan, oso interesgarria iruditu zaidala esan beharrean nago. Erraz egin die aurre galdetu dizkiodan galdera guztiei, eta berak emandako informazioa, nire formakuntzarako baliagarria izango dela uste dut. Berak bizi izan dituen momentu batzuk azaldu dizkit, bai eta horiei aurre egiteko irtenbideak ere. Elkarrizketako bere erantzun asko, bere esperientzian oinarrituz erantzun ditu, eta bere esperientzia horiek niri etorkizunean oinarri bat izateko lagunduko didatelakoan nago.
Elkarrizketak 42 minutu eta 42 segundo iraun ditu. Bera oso gustora geratu da niri erantzundakoarekin, eta ni are gustorago, bere erantzunak entzun ondoren.
Guztiontzako mezu berdintsua, oharren batekin.
ErantzunEzabatuPost hau ikusi dut.
Oharra:
Egitekoa
Ikasitako gauzen zerrenda egin behar duzu, zerrenda hori antolatu behar duzu sailkapen bat eginaz; hori egindakoan, berriro irakurri, agian zerbait gehiago ere bururatuko zaizu-eta.
Hurrengo astean amaituko dugu horixe lantzen (beraz, ekarri behar duzue taldeko guztiok zuonak).
Azalpena puntuka:
Hiru pausu dira:
1) Egin zerrenda bat ikasi dituzuen gauzekin;
2) zerrenda horren sailkapena egin
3) Sailik sail berriro irakurri, ea ideia gehiago badatozkizun.