Ibon Txurruka etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Ibon Txurruka etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2014(e)ko azaroaren 30(a), igandea

Role playing - LH 2.maila - 1.ebaluazioko bilera

Bideo honetan, Lehen Hezkuntzako bigarren mailako ikasle baten gurasoen eta ikasle horren tutorearen arteko bilera bat ikus dezakegu; 1.ebaluazioa pasa ondoren egiten den bilera, hain zuzen. Bertan, Julen Peralesek, Lehen Hezkuntzako bigarren mailako tutorearen  papera antzezten du.

Horretarako, ume baten egoera bat asmatu dugu: eskolan nola dabilen, zein nota atera duen ikasgai bakoitzean, zein arazo izan ditzakeen... 

Bideoan, tutoreak, umeak ebaluazioan zehar izan duen jarrera eta konportaeren inguruan hitz egiten die gurasoei. Ondoren, Julenek, galdera batzuk egiten dizkie, eskolatik kanpo umearen jarrera nolakoa den jakin dezan. Eta azkenik tutoreak, gomendio batzuk ematen dizkie gurasoei, umeak bere jarreraren inguruan hobera egin dezan.



Role playing - LH 2.maila - Ikasturtearen aurkezpena

Bideo honetan, Lehen Hezkuntzako 2.mailako ikasturtearen aurkezpen bilera bat ikus dezakegu. Bertan, Ioritz Muruak, Lehen Hezkuntzako bigarren mailako tutore eta irakaslearen papera antzezten du.

Horretarako, gure testuingurua ikastetxe batean kokatu dugu, eta ikasturteko aurkezpen batean egin beharko liratekeen gauzak prestatu eta aurkeztu ditugu, hala nola: bilera, esan beharrekoak...

Bideoan, Ioritz Muruak, bere ikasle izango direnen gurasoei ikasturtearen inguruko azalpenak ematen dizkie. Berak hitz egin beharreko puntu bakoitza bukatu ondoren, gurasoei aukera ematen zaie, zalantzak argitu ditzaten.

Esan bezala, bilera honetan, ikasturtearen inguruko azalpenak ematen ditu tutoreak, eta bertan ikasturtearen inguruan jakin beharreko gai guztiak sartzen dira: egutegia, eskolako ordutegia, testuliburuak, irteerak, eskola kirola, autobusa, jangela...


Hau guztia prestatzeko, erabilitako baliabideak, benetako hainbat ikastetxetatik hartu ditugu.




2014(e)ko urriaren 27(a), astelehena

LEHEN HEZKUNTZAKO HARREMAN TALDEAK

Umeen arteko harremanak oso garrantzitsuak dira haien garapenerako. Harremanen garapen txar bat hainbat arazo larri ekarri ditzake. Honela, harremanak izatean, ekintza desberdinak egitera eramango ditu pertsona desberdinekin eta honek garapen emozionala dakar.

1.-  Zergatik sortzen dira neska edo mutilen taldeak?Normalean, ikasle gazteak beraien artean erlazionatzeko garaian, argi eta garbi ikus daiteke mutilek gauza batzuk egiteko joera dutela, eta neskek beste gauza batzuk egiteko joera. Ondorio, umeek egiten dituzten gauza edota ekintzen arabera, taldeak sortzen dira.

 -Noiz? Taldeak sortzeko garai nagusiena, umeak lehen hezkuntzan hasten diren momentuan izaten da.

-Nola? Eskolan daudela, beraien ikaskideekin erlazionatzeko garaian, beste ikaskideekin gauzak amankomunean gauzak dituztela ohartzen dira, eta horrela, taldeak sortzen dira.

-Taldeak sortzeko jarraitzen duten pausuak: Lehenik ikasleak beste ikasleekin erlazionatzen dira. ondoren beraien artean gauzak amankomunean dituztela ohartzen dira. Azkenik, amankomunean dituzten gauza horiek direla medio, beraien artean taldeak sortzen dituzte.


2.-Ikasle eta irakasleen arteko harremanak: Hauen arteko harremana egokia izateko ezinbestekoa da errespetua eta irakaslearen hurbiltasuna ikaslearengan, horretarako ikasleak bere errespetu maila egokia azaldu beharra dauka. Azalpen honen isla bideo  hau da.



3.-  Bazterketarekin bukatzeko aktibitateak. Klaseko talde ariketak ezinbestekoak dira ikasleen arteko harreman afektiboa garatzeko eta bermatzeko. Bertan ikasleen integrazioa errazteko jokaera azaltzen du, talde harremanak garatuz.

4.-  Analizatzen: 

-Non?
Orokorrean, arazo honen iturria patio ordua da. Horretarako, patioan dabilen irakasle batek    behatu behar du arazo honen sorrera eta harekin bukatzeko zerbait egin behar du. Arazoa akatzeko hainbat gauza egin ditzake, hala nola, baztertutakoa umea 

-Nor analizatu?   
Kasu gehienetan irakasle batek behatuko du edo behatu beharko luke. Arazo hauek ez dira oso larriak izan beharko urte hauetan (luzatzekotan, psikologo baten beharra emango da). Irakasleak behatu ezean, familiak berak behatu beharko luke seme-alabaren izaera aldaketak behatuz.
-Laguntzeko pausuak hauek dira eta ezinbestekoak dira ongizaterako.

5.-  Bazterketaren eraginak
Noten arabera kokatzen dira?-Batzuetan holako kasuak ematen dira eskolan, hala ere, ez da ohiko kasua, kuadrila guztietan ikasketa maila desberdinak daudelako. Baina, harreman afektiboa egoteko aukera dago notari garrantzia eman gabe eta harreman afektibo hori bultzatzea beharrezkoa da inongo influentziarik gabe.

6.-  Harreman arazoak "bullying" fenomenoan bukatu dezakete? Ikasleen arteko harreman ezak talde bazterketa dakar eta ondorioz"bullying" fenomenoan amaitu daiteke. Horretarako, hasieratik lotsagabe jokatu behar da eta jendearekin hitz egitea ere oso garrantzitsua da hasierako pauso hori emateko,alegia.

Bestelakoak:

1.- Ikasgai baten bitartez hobetu daitezke harremanak? 


             Zein? Ikasgai guztien artetik, harremanak lantzeko egokiena den ikasgaia heziketa fisikoa edo soinketa da. Ikasgai honetan dagoen giroa ez da klasean ematen denaren antzeko, izan ere, guztiz aurkakoa da. Soinketan, kirolaren bitartez, lasaitasun giro bat sortzen da non harremanen loturak sendotzen dira, talde giroa sortuz.

2.- Familiarekin harremanetan jarri arazoa adieraziz? 

Ikusi artikulu hau. Artikulu horretako bigarren orrian, prebentzioa eta arazoa detektatzeko informazioa ematen du. Hirugarren orrian, egoera zehatz batzuetan egin beharrekoa azaltzen digu eta azkenengo orrialdean, informazio gehiago ematen duen webgune bat txertatuta dago, telefono kontaktu baat,e-maila etb.



2014(e)ko urriaren 16(a), osteguna

IKASITAKOAREN SAILKAPENA


Make your own mind maps with Mindomo.



 Elkarrizketa egin ondoren, taldeko guztiok hainbat gauza ikasi genituen eta denon artean bakoitzak barneratutako idea batzuk aurkeztu genituen. Beraz,kontzeptu horiekin guztiekin, mindomo orrialdean kontzeptu mapa hau egin dugu:


MINDOMOREN ESKEMAREN AZALPENA

     - Hezkuntza arloan: Irakasle batek izan behar dituen ezaugarrien artean, badaude batzuk ezinbestekoak direnak. Alde batetik, irakasleak izan behar duen pazientzia oso handia izan behar du. Umeek, orokorrean, ez dituzte gauzak lehengo momentuan arrapatzen eta behin eta berriro azaldu behar zaie. Bestalde, irakasle batek ikasleekin harreman ona sortzeko ahalmena izan behar du. Ikasleen eta irakasleen arteko harremana oso eztua izan behar du gauzak errazago egiteko. Honetaz gain, irakasle batek klaseak ematen aritzeko haren buruan konfidantza izan behar du. Klase batean dabilenean konfidantza osoz aritu behar da haren informazioa oso baliagarria izango delako umeentzako.


   
     - Lan arloan: Irakaslea izateko beharrezkoa da izaera espezifiko bat izatea. Lehenik eta behin, irakaslearen ezaugarri nagusia ardura da; irakasle bat oso arduratsua izan behar du eta gauzak egunera eramateko prest gai izan behar du. Honetaz aparte, irakaslearen eguneroko bizitza gogorra izan behar da. Egia da opor asko dauzkatela irakasleek, baina lanean dabiltzatenean oso gogor aritu behar dira. Irakasle batek egin behar duen gauza inportante bat honako hau da: eguneroko klaseak ahalik eta modu sinpleenean egitea. Modu honen bidez, ikasleak hobeto ulertuko dute hartutako informazioa.




    - Pertsonalki: Irakasle batek haren lana guztiz maitatu behar du. Suposatzen da haren lana hurak aukeratu duela eta haren pasioa umeei irakastea dela. Gainera, nabaritzen da irakasle batek irakaskuntzari maitasuna ez dionean eta klaseak ematen dituenean modu desinteresgarri batean. Honetaz aparte, badaude irakasle batzuk lanera joan daitezkenak bizikletaz. Abantaila hau oso onuragarria izan daiteke pertsonarentzat eta gainera oso jende gutxi egin dezakeena.


2014(e)ko urriaren 12(a), igandea

ERLAJAZIO KLASEAK AZTERKETA AURRETIK




Gu ikasle izan garenez, badakizkigu ikasle askok pairatzen dituzten sufrimendu edota arazo batzuk. Horietako bat, estresa da. Ikasle asko estresatuta bizi gara urte osoan,baina  are gehiago azterketa garaian. Izan ere, azterketa garaiak, oso luzeak ez izan arren oso gogorrak dira ikasleentzat, 2-3 astetan dena jokatzen dutelako eta horrek izugarrizko estresa eta sufrimendua sortzen du. Guzti honen jakinmina dugunez eta guk ere arazo hau pairatu genuenez eta segitzen dugunez pairatzen, irtenbide bat aurkitzen saiatuko gara.
Gehienbat, azterketa garaia heltzean egiteko pentsatuta dugu,baina, lehen hezkuntzako maila txikietan jolasordu bakoitzaren osten egitea ere ondo etorriko litzatekeela uste dugu.


Alde batetik,  irakaslearen papera oso garrantzitsua da, bera baita umeak erlajatzeaz arduratu behar dena. Horretarako, teknika ezberdinak erabili daitezke:
1)  Klasean sartu orduko umeei koltxonetak lurrean jartzearazi eta bertan etzateko esan. Behin etzanda daudela, musika lasaia jarri eta 10 minutu egon honela.

2)  Gelara sartu beharrean, patioan geratu eta eta 5 minutu lurrean eserita geratu ixiltasunean.

3)  Gelara sartu eta denak batera eserita arnasketa ariketak egin.
may_12_083.jpg
            
Honekin gauza asko lor daitezke:
1. Notak igotzea.
-      Klasekoa errazago barneratzea ikasleek
-      Azterketen kasuan nerbioak kendu eta hobeto egitea azterketak
2. klasea errazago ematea.
-      Lasaiago daude ikasleak eta ondorioz zailagoa da ikasleek klasea moztea.

3. Gelakideen errespetua eta klasearen armonia.

-      Gelakideak lasai daudenez ez dira beraien artean “borrokatzen”


-      Ikasleak bakean badaude eta ez “borrokan” klasea armonian egongo da(lasai) eta eta beraien arteko erlazioa hobea izango da.

Erlajazio klaseen arlo hau aztertzera bultzatu gaituen arrazoi nagusia ikasle moduan pairatzen dugun eguneroko estresa da. Taldeko beste kideei azaltzean, oso identifikatuta sentitu dira eta guztiz ados daude gure iritziarekin, eta arazo hori konpontzeko irtenbideak aurkitzen saiatu gara. Beraz, guk bizitako esperientzian oinarritu gara eta eskolako estres momentu horietan behar genuen irtenbidea lortzen saiatu gara erlajazio metodoetan oinarrituz. Izan ere, erlajazio metodoak gaur egun modan dauden tendentzia bat dira eta estresarentzako irtenbide paregabea dela uste dugu. Gainera, hezkuntza arloan sartzeko oso sinplea eta egokia da.

images.jpg

2014(e)ko urriaren 7(a), asteartea

ELKARRIZKETA IRAKASLEARI

Elkarrizketa egiteko aukeratu dudan irakaslea Mikel da, nire DBH-ko Natur Zientzietako irakaslea.
Irakasle aukeraketa egitea ez zait batere kostatu, argi daukadalako Mikel dela orainarte eduki dudan irakaslerik hoberena. Irakasle hoberena zentzu askotan, alegia. Mikelek, irakasle "tipo"aren eskemak apurtzen ditu eta hori da asko gustatzen zaidan ezaugarri bat. Nire kasuan, Natur Zientziak asko gustatzen zaizkit (berak irakatsi zidan ikasgaia), baina, argi daukat hori ez dela arrazoi nagusia Mikel elkarrizketarako  aukeratzeko .Berak ikasleekin duen etengabeko komunikazioa ez diot beste inori ikusi, eta horrek klaseak askoz ere dibertigarriagoak eta interesgarriak bihurtzen ditu. Egoera hori aurrera eramatea klasean ez zen zaila izaten, 12 ikasle ginelako gutxi gorabehera eta horrek irakasle-ikasleen arteko etengabeko ahozko komunikazioa errazten zuelako.

Elkarrizketa hau egitean, gauza bitxi asko barneratu ditut,adibidez,  bere ibilbidean egindako protesta eta tirabira batzuk. Mikelek,nik bezala, oso argi zeukan hezkuntza arloan aritu nahi zuela eta ez laborategi batean sartuta egotea 8 ordu. Izan ere, niri gustatzen zaidan arloa jorratzera animatu nau eta horrekin amaierararte heltzen. Elkarrizketa eduki aurretik banekien jarrera edo pentsaera berdintsuak genituela, eta honen ostean erabat baieztatu dut.


Alde batetik, gelako talde giroa oso garrantzitsua dela nabarmendu dit eta horretarako ezinbestekoa dela irakasle-ikasleen arteko etengabeko komunikazioa. Horrela, irakasleekin ondo eramatea garrantzitsua dela esan dit, ordu asko egiten dituelako iraskasleen artean. Gurasoak ere aipatu dizkit, eta lilluratuta utzi nau berak tutore bezala izandako gertakizun batzuekin,askotan, gurasoek irakasleei botatzen dizkietelako erru guztiak eta uste dute beraien semea hoberena dela.


Bestetik, Mikelek azpimarratu dit unibertsitatetik urten ostean ikasleak duen prestakuntza eta heldutasun eza.
Bere kasuan, unibertsitatea amaitu eta 3 hilabetera deitu zioten eskola batean klasea emateko eta bere ustez oraindik prestakuntza eta esperientzia asko falta zitzaion. Aurretik aipatutako esperientzia hori ezinbestekoa dela aipatu dit, ikasleei konfiantza eta ardura transmititzeko,alegia.


Azkenik eta guzti hau laburbilduz, elkarrizketa oso baliagarria eta entretenigarria suertatu zait, non arlo honen inguruan ideia eta kontzeptu asko ikasi ditudan. Hezkuntzako argi zein itzal  batzuk aipatu dizkit eta argi utzi dit momentu txar asko biziko ditudala,baina, inoz ez amore emateko.Beraz, berak esandako hitz batekin geratzen naiz: "Suerte"...









2014(e)ko urriaren 5(a), igandea

"La Educación Prohibida"ren kritikak

LA EDUCACIÓN PROHIBIDA


“La educación prohibida”, Argentinako gazte batek idatzitako film bat da. Film honetan gaur egungo hezkuntza kritikatzen du. Pelikulan zehar pertsona asko agertzen dira hitz egiten (irakasleak, hezkuntzako adituak…) eta baita antzerki moduko bat agertzen da.


Pelikulak arrakasta izan du, 10.098.071 aldiz ikusi eta 1.368.866 aldiz izan da deskargatua. gainera kritika asko jaso ditu bai alde eta bai aurka. hauek gero komentatuko ditugu.


Gaur egungo hezkuntza ez da asko aldatu inguruko gizartearekin konparatuz. Izan ere, gizartea teknologia berrietara moldatu izan da,baina, hezkuntza ez da hainbeste aldatu. Berrikuntza batzuk sartu izan dira hezkuntzan baina irakaskuntza metodoa antzekoa da oraindik. Metodo hau, pauta edo arau eta antolamendu batzuk segitzean datza ikasle guztiei ikasgai berdinak era berean emanez, beraien motibazioa eta gogoak kontuan izan barik. Beraz, eskola porrota faktore garrantzitsua bilakatzen da horren ondorioz. Arazo honi aurre egiteko, ikasleen iritzia eta nahiak kontuan hartu beharko lirateke horrela bakoitzak bere kabuz ikasten eta pentsatzen ikasiko lukete.


“La educación prohibida” filmak, gure ustez, baditu akats batzuk: lehenik eta behin, pertsonen jokabide txarrak bakarrik hartzen ditu kontuan, eta horrela, irakasleak maltzurtzat hartzen ditu, nahiz eta irakasleen kopuru handi bat gaiztoa ez izan. Arazoa ez da irakasleena; beraietako asko ikasleen garapen emozionalaz arduratzen dira, eta ez notengatik bakarrik. Maisu/Maistra asko beraien ikasleen lagun bilakatzen dira, eta ez kartzela bateko zaintzaile soilak.”

Baliteke kritika honek esaten duen moduan, film honek zertxobait kritikatzea maisu/maistren zeregina baina, askotan, holakoa da benetan. Irakasle baten funtzioa ez da derrigortzea ikasleak zerbait egitera baizik eta materia irakastea eta kasu gehienetan hezitzea. Batzuetan irakasleak,etsita, boterea erabiltzen dute ikasleen gain irakasleak berak nahi duena egin dezaten baina, hau ez da eguneroko ogia irakasle baten eguneroko bizitzan. Orokorrean, film honetan agertzen diren irakasleen prototipoa soilik gutxi batzuena da eta ez litzateke egokia izango beste irakasle guztien adibide moduan ezartzea.




“Ez da ikastola pribatuen propaganda edo publizitate bat. Alde batetik finantziazioa kolektiboa izan da eta ez dator inongo instituzio pribatutik. Errealizatzaileek ez dute inolako esperientziarik pelikulak agertzen denarekin.Lehenik eta behin dokumental hau oso luzea da hezkuntza sistemarako. Gauza bat gauzak kontuan hartzea da, eta beste bat hezkuntza publikoa eta pribatua deformatzea eta kritikatzea. Irakasle eta ikasleen testimonioak oso idealistak dira eta hau horrela izatea ordaindu behar den edukazio baterako ez da oso sinesgarria. Interesgarria da gaur egungo gauzak eta lehengoak baloratzeko,eta bertan gauza batzuk hezkuntza publikoa hobetuko zutela eta baita pribatua ere.”



Kritika honetan esaten duena,momentu batzuetan kritikak oso gogorrak edo desegokiak direla da baina dokumental guztia ikusi ondoren ohartzen zarela dena kritika konstruktibo bat dela hezkuntza publiko eta pribaturako.

2014(e)ko irailaren 24(a), asteazkena

ESPAINIAKO HEZKUNTZA

Espainiako hezkuntza bere momentu honenean ez dagoela badakigu, baina beste toki askotan okerrago dago. Adibidez Afrikan ez dago dirurik eskolak egiteko eta ondorioz eskola gutxi daude. Hori dela eta ume askok ez dute eskolara joateko aukerarik eta daukatenek goizero oinez kilometro asko egin behar dituzte.
Gainera ez dago irakaslerik klaseak emateko preparatuta eta orregatik badago asoziazio bat “UNICEF” izenekoa munduko toki pobre askotan eskolak sortu,  irakasleak formatu eta beste zenbait gauza egiten dituena.

Hango eskolak ez dira hemengoak bezalakoak baina umeak pozik doaz eskolara eta jasotzen duten gauza berri bakoitzarekin zoriontsuago jartzen dira.