Gu ikasle izan garenez, badakizkigu ikasle askok pairatzen dituzten sufrimendu edota arazo batzuk. Horietako bat, estresa da. Ikasle asko estresatuta bizi gara urte osoan,baina are gehiago azterketa garaian. Izan ere, azterketa garaiak, oso luzeak ez izan arren oso gogorrak dira ikasleentzat, 2-3 astetan dena jokatzen dutelako eta horrek izugarrizko estresa eta sufrimendua sortzen du. Guzti honen jakinmina dugunez eta guk ere arazo hau pairatu genuenez eta segitzen dugunez pairatzen, irtenbide bat aurkitzen saiatuko gara.
Gehienbat, azterketa garaia heltzean egiteko pentsatuta dugu,baina, lehen hezkuntzako maila txikietan jolasordu bakoitzaren osten egitea ere ondo etorriko litzatekeela uste dugu.
Alde batetik, irakaslearen papera oso garrantzitsua da, bera baita umeak erlajatzeaz arduratu behar dena. Horretarako, teknika ezberdinak erabili daitezke:
1) Klasean sartu orduko umeei koltxonetak lurrean jartzearazi eta bertan etzateko esan. Behin etzanda daudela, musika lasaia jarri eta 10 minutu egon honela.
2) Gelara sartu beharrean, patioan geratu eta eta 5 minutu lurrean eserita geratu ixiltasunean.
3) Gelara sartu eta denak batera eserita arnasketa ariketak egin.
Honekin gauza asko lor daitezke:
1. Notak igotzea.
- Klasekoa errazago barneratzea ikasleek
- Azterketen kasuan nerbioak kendu eta hobeto egitea azterketak
2. klasea errazago ematea.
- Lasaiago daude ikasleak eta ondorioz zailagoa da ikasleek klasea moztea.
3. Gelakideen errespetua eta klasearen armonia.
- Gelakideak lasai daudenez ez dira beraien artean “borrokatzen”
- Ikasleak bakean badaude eta ez “borrokan” klasea armonian egongo da(lasai) eta eta beraien arteko erlazioa hobea izango da.
Erlajazio klaseen arlo hau aztertzera bultzatu gaituen arrazoi nagusia ikasle moduan pairatzen dugun eguneroko estresa da. Taldeko beste kideei azaltzean, oso identifikatuta sentitu dira eta guztiz ados daude gure iritziarekin, eta arazo hori konpontzeko irtenbideak aurkitzen saiatu gara. Beraz, guk bizitako esperientzian oinarritu gara eta eskolako estres momentu horietan behar genuen irtenbidea lortzen saiatu gara erlajazio metodoetan oinarrituz. Izan ere, erlajazio metodoak gaur egun modan dauden tendentzia bat dira eta estresarentzako irtenbide paregabea dela uste dugu. Gainera, hezkuntza arloan sartzeko oso sinplea eta egokia da.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina