Umeei, normalean, ikastea ez zaie
gustatzen. Ikasteak ez du eskolan edo ikastolan bakarrik ikastea esan nahi,
zenztu gehiago ere baditu, adibidez: musika instrumentu bat ikasi, futbolean
jokatzen ikasi, karta joko batean jolasten ikasi... Horiek denak, umeari
gustatuko ez balitzaizkio, gogo txarrez ikasiko lituzke, edota ez lituzke
ikasiko. Baina hala ere, ikasleei erakusteko metodoak orain dela 10 urte zeuden
berdinak dira arlo jakin batzuetan. Orduan, umeek gustura ikastea izango
litzateke gure helburua.
Horretarako,
orain arte ezarri ez diren metodo berriak ezarri beharko lirateke. Metodo
horietako bat, klaseak dinamikoagoak izatea izango litzateke: gure ustez, umeek
klaseko partaide izan behar dute (jarrera aktiboa izan behar dute), horrela
arreta gehiago jarriko dute ikasten ari diren materian, ikasteari kompromezu
gehiago jarriko diote, eta ez dituzte apunteak hitzez hitz ikasiko.
Beste
metodo bat jolasen bidez ikastea izango litzateke: umeek gogoko dituzte jolasak,
eta jolas horiek ikasten ari diren ikasgaiekin lotuz gero, umeek, era
jostagarri batean ikasteko aukera izango dute, berriz ere, ikasi beharrekoari
arreta gehiago jarriz.
Orain
aipatutakoarekin batera, umeek gustura ikasteko milaka eta milaka metodo berri
egon daitezke.
Honek,
irakasle izatera heltzen garenean, irakasteko garaian, orain arte erabili ez
diren metodo berriak erabiltzera bultzatuko gaitu. Hauek arrakasta izanez gero,
umeak gogo onez ikasiko dute, eta egunerokotasunez eramango dute ikasitakoa.
Irakasteko teknikak gaizki ateraz gero, ordea, beste batzuk probatu beharko
lirateke, irakasteko teknika perfektua lortu arte.
Halere, baliteke ikasgela bateko
ikaskideen artean gustuko gauza ezberdinak izatea, esaterako: batzuei futbola
gustatzen zaien moduan, beste batzuei musika gustatzen zaie. Ikasgela horretan
metodo bat aplikatuz gero, batzuengan eragina izan dezake, baina beste
batzuengan ez. Horretarako, ikasle bakoitzaren zaletasunak aztertu beharko
genituzke, eta metodoak zaletasun horietara egokitu. Horrela, ikasle guztiek
gustura ikasiko lukete.
Hau aipatu ondoren, bistan da gaur egungo
umeek ez dutela gustura ikasten, gaur egungo hezkuntzak beraiei, nolabait
esanda, beraiei gustatzen ez zaizkien gaiak ikastera behartzen dietelako.Umeek
interes gutxi azaltzen dute gai hauen inguruan, eta ondorioz, motibazio falta
erakusten dute gogoko ez duten materiarekiko.
Hau ikusiz gero, guk aipatutako metodo
horiek aplikatzea ona izango litzateke umeek gusturago ikas dezaten, adibidez:
ikasgaiak, gustatu edo interesatzen zaizkion beste gai batzuekin nahas
daitezke. Horrela, ikasleek, materia hobeto kontrolatuko lukete, eta interes
gehiago jarriko liokete ikasten ari diren materiari.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina