Bideo honetan, Lehen Hezkuntzako bigarren mailako ikasle baten gurasoen eta ikasle horren tutorearen arteko bilera bat ikus dezakegu; 1.ebaluazioa pasa ondoren egiten den bilera, hain zuzen. Bertan, Julen Peralesek, Lehen Hezkuntzako bigarren mailako tutorearen papera antzezten du.
Horretarako, ume baten egoera bat asmatu dugu: eskolan nola dabilen, zein nota atera duen ikasgai bakoitzean, zein arazo izan ditzakeen...
Bideoan, tutoreak, umeak ebaluazioan zehar izan duen jarrera eta konportaeren inguruan hitz egiten die gurasoei. Ondoren, Julenek, galdera batzuk egiten dizkie, eskolatik kanpo umearen jarrera nolakoa den jakin dezan. Eta azkenik tutoreak, gomendio batzuk ematen dizkie gurasoei, umeak bere jarreraren inguruan hobera egin dezan.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina