2014(e)ko azaroaren 30(a), igandea

Role playing - LH 2.maila - 1.ebaluazioko bilera

Bideo honetan, Lehen Hezkuntzako bigarren mailako ikasle baten gurasoen eta ikasle horren tutorearen arteko bilera bat ikus dezakegu; 1.ebaluazioa pasa ondoren egiten den bilera, hain zuzen. Bertan, Julen Peralesek, Lehen Hezkuntzako bigarren mailako tutorearen  papera antzezten du.

Horretarako, ume baten egoera bat asmatu dugu: eskolan nola dabilen, zein nota atera duen ikasgai bakoitzean, zein arazo izan ditzakeen... 

Bideoan, tutoreak, umeak ebaluazioan zehar izan duen jarrera eta konportaeren inguruan hitz egiten die gurasoei. Ondoren, Julenek, galdera batzuk egiten dizkie, eskolatik kanpo umearen jarrera nolakoa den jakin dezan. Eta azkenik tutoreak, gomendio batzuk ematen dizkie gurasoei, umeak bere jarreraren inguruan hobera egin dezan.



Role playing - LH 2.maila - Ikasturtearen aurkezpena

Bideo honetan, Lehen Hezkuntzako 2.mailako ikasturtearen aurkezpen bilera bat ikus dezakegu. Bertan, Ioritz Muruak, Lehen Hezkuntzako bigarren mailako tutore eta irakaslearen papera antzezten du.

Horretarako, gure testuingurua ikastetxe batean kokatu dugu, eta ikasturteko aurkezpen batean egin beharko liratekeen gauzak prestatu eta aurkeztu ditugu, hala nola: bilera, esan beharrekoak...

Bideoan, Ioritz Muruak, bere ikasle izango direnen gurasoei ikasturtearen inguruko azalpenak ematen dizkie. Berak hitz egin beharreko puntu bakoitza bukatu ondoren, gurasoei aukera ematen zaie, zalantzak argitu ditzaten.

Esan bezala, bilera honetan, ikasturtearen inguruko azalpenak ematen ditu tutoreak, eta bertan ikasturtearen inguruan jakin beharreko gai guztiak sartzen dira: egutegia, eskolako ordutegia, testuliburuak, irteerak, eskola kirola, autobusa, jangela...


Hau guztia prestatzeko, erabilitako baliabideak, benetako hainbat ikastetxetatik hartu ditugu.