2014(e)ko urriaren 6(a), astelehena

ELKARRIZKETA

Elkarrizketa honetarako aukeratu nuen irakaslea, pasadan urteko Fisikako irakaslea izan zen. Irakasle hau, duela bi urte hasi zen irakaskuntza profesionalean ikasleen eskakizun baten ostean, hau da, praktiketan hari zelarik eskatu genuen hura hartzea benetazko klaseak emateko. Fisikako klaseak emateaz gain, irakasle honek 4 mailan ematen ditu matematikako klasea, izan ere, derrigorrezko hezkuntzan aritzen da. Honetaz gain, irakasle honek nire mirespena irabazi zuen guztiz pasadan urtean. Ia berria zelarik, 2. batxilergoan aritu zen klaseak ematen 18 urteetako ikasleei. Orokorrean, adin hauetako ikasleeak zentratuak daude ikasketetan haien interesen arabera eta, zoritxarrez, pasadan urteko fisikako klaseak kaos bat izan ziren interes faltaren ondorioz. Irakasleak, ordea, panorama ikusi ostean, antolatu zituen klaseak modu ezberdinetan materiarekin aurrera egiteko eta ,zailtasunak alde batera, utzita lortu egin zuen.

Elkarrizketari buruz:
Hitzaldiaren iraupena, 55 minutu ingurukoa da. Hizketaldi hau ez zen taberna batean eman, haren bulegoan baizik (lanpetuta zegoelako). Hitzaldiari hasiera emateko eta, honetaz gain, konfidantza hobetzeko, txokolate tableta bat oparitu nion eskerrak emateko. Honi esker, gustorago eta lasaitasun gehiagoz hasi ginen hizketan. Urduritasunez hasi ginen arren, irakasleak haren rola (enrollatzea zelarik) bikain egin zuenez, gustora entzuten aritu nintzen eta, honekin batera, galdera gutxiago formulatzen. Hasiera batean, 12 galdera luze prestatu nituen baina, hizketaldia aurrera egiten zihoalarik, interes propioko galderak egiten hasi nintzen. Irakasleak, hizketan esandako gauza askok arridura sortu zidaten espero ez nituen baieztapenak entzun ostean, adibidez eta hitz propioak erabiliz: “Irakasle izatea ez da irudikatzen duten bezain polita” edo “Irakasle izatea 1etik 10era puntuatuz gero, 6 bat emango nion”. Askotan, aurreiritzi asko ditugu pertsonen inguruan baina, elkarrizketa hurbil baten ostean, konturatu gaitezke aurreiritzi hauek guztiz oker daudela.


Orokorrean, gustora egin dut lan hau eta polita da halako lanak egitea normalean egiten ditugun lanak egitea baino. Honetaz gain, asko ikasten da irakasle batek esaten dituen gauzetatik hurak bizi izan dituelako eta, etorkizunean, guk geuk bizi beharko ditugulako.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina