
Entrebista auzoko taberna batean egin zen,
toki egokia dela uste dut patxadaz hitz egin ahal izateko eta gainera
entrebista informala izateko. Entrebista egiten genuen bitartean zerbait edan
eta jan genuen hasierako tentsioa jeisteko.
Entrebistak 30 minutu inguru iraun zuen,
berak lanera joan behar zuelako eta nik Donostiatik Gasteizera. Entrebistan zehar
galdera ugari egin nizkion eta erantzun interesgarriak jaso nituen. Entrebistan
esan zidanak, nire lehenengo klase egunetan (irakasle moduan) lagungarriak
izango zaizkidala uste dut.
Laburbilduz, entrebista interesgarria eta etorkizunerako
lagungarria iruditu zitzaidan.
Guztiontzako mezu berdintsua, oharren batekin.
ErantzunEzabatuPost hau ikusi dut.
Oharra:
Eta zein dira gomendio horiek, ba?
Bestalde, zalantzazkoa ematen du miresgarritasunarena; ezta?
Ohar teknikoa:
Zuk idatzitakoak izenpetu behar dituzu
Egitekoa
Ikasitako gauzen zerrenda egin behar duzu, zerrenda hori antolatu behar duzu sailkapen bat eginaz; hori egindakoan, berriro irakurri, agian zerbait gehiago ere bururatuko zaizu-eta.
Hurrengo astean amaituko dugu horixe lantzen (beraz, ekarri behar duzue taldeko guztiok zuonak).
Azalpena puntuka:
Hiru pausu dira:
1) Egin zerrenda bat ikasi dituzuen gauzekin;
2) zerrenda horren sailkapena egin
3) Sailik sail berriro irakurri, ea ideia gehiago badatozkizun.