2014(e)ko urriaren 7(a), asteartea

IRAKASLEAREKIN EGINDAKO ELKARRIZKETAREN ESPERIENTZIA

  
Irakaslearekin egindako elkarrizketa honetan, oso interesgarria eta baliagarria iruditu zait egindako lana, nolabait esanda “ideia” bat egiteko nondik dijoan lan mota hau.

Aukeratu dudan irakaslea Arantxa Izagirre andereñoa izan da eta honek Alkartasuna Lizeoan (Beasain) eman zidan klasea, 6.mailan alegia.  Arantxak esan didan irakasle  munduan 20 urte daramatzala eta oso harro dago egiten duen lanarekin, betidanik umeak gustatu zaizkiolako eta ume hauen edukazio edo hezkuntzan parte hartzea nolabait esanda “bete” egiten dio eta lehen esan dudan bezela oso pozik eta harro dago egiten duen lanarekin.

Elkarrizketan negoenean oso eroso sentitu naiz, elkarrizketa ondo eramaten ari nintzelako eta baita irakaslearekin beti harreman oso ona eduki dudalako bera izan zelako ikastetxean arazoak eduki nituenean laguntzen zidana. Elkarrizketan egia esanda gauza edo erantzun askok piskatxobat harritu egin naute, adibidez umeek kasu egiten ez dienean edo “ezartzeko” erabiltzen dituen teknikak.

Baino egin dudan elkarrizketa hau, orokorrean lan positibo bat bezela ikusten dut oso interesgarria iruditu zaidalako eta uste baino gauza geihago ikasi ditudalako berak kontatu dizkidan esperientzietan eta honekin nik uste gauza batzuk behintzat baliagarriak izan dezaketela etorkizun batean irakasle izaten banaiz.

1 iruzkin:

  1. Guztiontzako mezu berdintsua, oharren batekin.
    Post hau ikusi dut.
    Oharra:
    Eta zeintzuk dira teknikok?

    Egitekoa
    Ikasitako gauzen zerrenda egin behar duzu, zerrenda hori antolatu behar duzu sailkapen bat eginaz; hori egindakoan, berriro irakurri, agian zerbait gehiago ere bururatuko zaizu-eta.
    Hurrengo astean amaituko dugu horixe lantzen (beraz, ekarri behar duzue taldeko guztiok zuonak).

    Azalpena puntuka:
    Hiru pausu dira:
    1) Egin zerrenda bat ikasi dituzuen gauzekin;
    2) zerrenda horren sailkapena egin
    3) Sailik sail berriro irakurri, ea ideia gehiago badatozkizun.

    ErantzunEzabatu