2014(e)ko urriaren 7(a), asteartea

IRAKASLEARI EGINDAKO ELKARRIZKETA

Nik entrebista hau Kepa Isasmendiri egin diot nire heziketa fisikoko irakaslea izan zelako dbh-3 eta 4.mailan. Bera aukeratu dut gehienbat Tafydeko praktikak berarekin egin nituelako 3 hilabetez eta baita heziketa fisikoko irakaslea delako eta nik berak ikasitako ikasketa berberak egitea espero ditudalako. Lehen hezkuntzako eta ibefeko ikasketak ditu eta lan munduan duela 5-6 urte hasi zen. Orain bigarren hezkuntzako mailetan ematen du heziketa fisikoa eta baita batxilergoan. Irakasle izatetik aparte baita multikiroletako koordinatzailea da eta berak eramaten ditu lehen hezkuntzako jarduera guztiak klaseetatik kanpo.

Hitzaldia oso interesgarria izan zen eta azkar pasatu zitzaidan gehienbat egin genuen lekua natura izan zen, berak lan egiten duen ikastetxearen patioa kanpo futbol bat du eta aldeetan 2 baso eta bertako leku lasai batean egon ginen elkarrizketa egiten,leku oso lasaia. Hasiera batean oso urduri nengoen inoiz elkarrizketa bat egin gabe nuelako baina denbora pasa ahala biok soltatzen joan ginen eta konturatu orduko entrebista amaituta zegoen eta ondoren kafe bat edan genuen biok. Elkarrizketarako hainbat galdera nituen prestatuak baina ondoren batzuk ez nituen galdetu eta inprobisatzen joan nintzen. Bertan bere esperientziak kontatu zidan,hasiera nolakoa izan zen..edukitako arasoak..etb..

Hau guztia esanda nire etorkizunerako egokia iruditu zait gehienbat bere esperientzierekin eta gauzak ez direla espero nituen moduan.

1 iruzkin:

  1. Guztiontzako mezu berdintsua, oharren batekin.
    Post hau ikusi dut.
    Oharra:

    Ohar teknikoa:
    Ez ahaztu etiketez sinatzea

    Egitekoa
    Ikasitako gauzen zerrenda egin behar duzu, zerrenda hori antolatu behar duzu sailkapen bat eginaz; hori egindakoan, berriro irakurri, agian zerbait gehiago ere bururatuko zaizu-eta.
    Hurrengo astean amaituko dugu horixe lantzen (beraz, ekarri behar duzue taldeko guztiok zuonak).

    Azalpena puntuka:
    Hiru pausu dira:
    1) Egin zerrenda bat ikasi dituzuen gauzekin;
    2) zerrenda horren sailkapena egin
    3) Sailik sail berriro irakurri, ea ideia gehiago badatozkizun.

    ErantzunEzabatu