2014(e)ko urriaren 5(a), igandea

"La Educación Prohibida"ren kritikak

LA EDUCACIÓN PROHIBIDA


“La educación prohibida”, Argentinako gazte batek idatzitako film bat da. Film honetan gaur egungo hezkuntza kritikatzen du. Pelikulan zehar pertsona asko agertzen dira hitz egiten (irakasleak, hezkuntzako adituak…) eta baita antzerki moduko bat agertzen da.


Pelikulak arrakasta izan du, 10.098.071 aldiz ikusi eta 1.368.866 aldiz izan da deskargatua. gainera kritika asko jaso ditu bai alde eta bai aurka. hauek gero komentatuko ditugu.


Gaur egungo hezkuntza ez da asko aldatu inguruko gizartearekin konparatuz. Izan ere, gizartea teknologia berrietara moldatu izan da,baina, hezkuntza ez da hainbeste aldatu. Berrikuntza batzuk sartu izan dira hezkuntzan baina irakaskuntza metodoa antzekoa da oraindik. Metodo hau, pauta edo arau eta antolamendu batzuk segitzean datza ikasle guztiei ikasgai berdinak era berean emanez, beraien motibazioa eta gogoak kontuan izan barik. Beraz, eskola porrota faktore garrantzitsua bilakatzen da horren ondorioz. Arazo honi aurre egiteko, ikasleen iritzia eta nahiak kontuan hartu beharko lirateke horrela bakoitzak bere kabuz ikasten eta pentsatzen ikasiko lukete.


La educación prohibida” filmak, gure ustez, baditu akats batzuk: lehenik eta behin, pertsonen jokabide txarrak bakarrik hartzen ditu kontuan, eta horrela, irakasleak maltzurtzat hartzen ditu, nahiz eta irakasleen kopuru handi bat gaiztoa ez izan. Arazoa ez da irakasleena; beraietako asko ikasleen garapen emozionalaz arduratzen dira, eta ez notengatik bakarrik. Maisu/Maistra asko beraien ikasleen lagun bilakatzen dira, eta ez kartzela bateko zaintzaile soilak.”

Baliteke kritika honek esaten duen moduan, film honek zertxobait kritikatzea maisu/maistren zeregina baina, askotan, holakoa da benetan. Irakasle baten funtzioa ez da derrigortzea ikasleak zerbait egitera baizik eta materia irakastea eta kasu gehienetan hezitzea. Batzuetan irakasleak,etsita, boterea erabiltzen dute ikasleen gain irakasleak berak nahi duena egin dezaten baina, hau ez da eguneroko ogia irakasle baten eguneroko bizitzan. Orokorrean, film honetan agertzen diren irakasleen prototipoa soilik gutxi batzuena da eta ez litzateke egokia izango beste irakasle guztien adibide moduan ezartzea.




“Ez da ikastola pribatuen propaganda edo publizitate bat. Alde batetik finantziazioa kolektiboa izan da eta ez dator inongo instituzio pribatutik. Errealizatzaileek ez dute inolako esperientziarik pelikulak agertzen denarekin.Lehenik eta behin dokumental hau oso luzea da hezkuntza sistemarako. Gauza bat gauzak kontuan hartzea da, eta beste bat hezkuntza publikoa eta pribatua deformatzea eta kritikatzea. Irakasle eta ikasleen testimonioak oso idealistak dira eta hau horrela izatea ordaindu behar den edukazio baterako ez da oso sinesgarria. Interesgarria da gaur egungo gauzak eta lehengoak baloratzeko,eta bertan gauza batzuk hezkuntza publikoa hobetuko zutela eta baita pribatua ere.”



Kritika honetan esaten duena,momentu batzuetan kritikak oso gogorrak edo desegokiak direla da baina dokumental guztia ikusi ondoren ohartzen zarela dena kritika konstruktibo bat dela hezkuntza publiko eta pribaturako.

1 iruzkin:

  1. Guztiontzako mezu berdintsua, oharren batekin.
    Post hau ikusi dut
    Oharra:
    Oker ibili banaiteke ere, gauza landuago eta sakonagoak egiteko gai zaretela esangu nuke.

    Ohar teknikoak
    Copy-Paste egiten duzuenean, formatua ezabatu.
    Estekakin nahastea egin duzue (bestalde kritikaren bat gehiago ere ladu behar zenuketen.

    ErantzunEzabatu