Irakasle aukeraketa egitea ez zait batere kostatu, argi daukadalako Mikel dela orainarte eduki dudan irakaslerik hoberena. Irakasle hoberena zentzu askotan, alegia. Mikelek, irakasle "tipo"aren eskemak apurtzen ditu eta hori da asko gustatzen zaidan ezaugarri bat. Nire kasuan, Natur Zientziak asko gustatzen zaizkit (berak irakatsi zidan ikasgaia), baina, argi daukat hori ez dela arrazoi nagusia Mikel elkarrizketarako aukeratzeko .Berak ikasleekin duen etengabeko komunikazioa ez diot beste inori ikusi, eta horrek klaseak askoz ere dibertigarriagoak eta interesgarriak bihurtzen ditu. Egoera hori aurrera eramatea klasean ez zen zaila izaten, 12 ikasle ginelako gutxi gorabehera eta horrek irakasle-ikasleen arteko etengabeko ahozko komunikazioa errazten zuelako.
Elkarrizketa hau egitean, gauza bitxi asko barneratu ditut,adibidez, bere ibilbidean egindako protesta eta tirabira batzuk. Mikelek,nik bezala, oso argi zeukan hezkuntza arloan aritu nahi zuela eta ez laborategi batean sartuta egotea 8 ordu. Izan ere, niri gustatzen zaidan arloa jorratzera animatu nau eta horrekin amaierararte heltzen. Elkarrizketa eduki aurretik banekien jarrera edo pentsaera berdintsuak genituela, eta honen ostean erabat baieztatu dut.
Alde batetik, gelako talde giroa oso garrantzitsua dela nabarmendu dit eta horretarako ezinbestekoa dela irakasle-ikasleen arteko etengabeko komunikazioa. Horrela, irakasleekin ondo eramatea garrantzitsua dela esan dit, ordu asko egiten dituelako iraskasleen artean. Gurasoak ere aipatu dizkit, eta lilluratuta utzi nau berak tutore bezala izandako gertakizun batzuekin,askotan, gurasoek irakasleei botatzen dizkietelako erru guztiak eta uste dute beraien semea hoberena dela.
Bestetik, Mikelek azpimarratu dit unibertsitatetik urten ostean ikasleak duen prestakuntza eta heldutasun eza.
Bere kasuan, unibertsitatea amaitu eta 3 hilabetera deitu zioten eskola batean klasea emateko eta bere ustez oraindik prestakuntza eta esperientzia asko falta zitzaion. Aurretik aipatutako esperientzia hori ezinbestekoa dela aipatu dit, ikasleei konfiantza eta ardura transmititzeko,alegia.
Azkenik eta guzti hau laburbilduz, elkarrizketa oso baliagarria eta entretenigarria suertatu zait, non arlo honen inguruan ideia eta kontzeptu asko ikasi ditudan. Hezkuntzako argi zein itzal batzuk aipatu dizkit eta argi utzi dit momentu txar asko biziko ditudala,baina, inoz ez amore emateko.Beraz, berak esandako hitz batekin geratzen naiz: "Suerte"...
Guztiontzako mezu berdintsua, oharren batekin.
ErantzunEzabatuPost hau ikusi dut.
Oharra:
Egitekoa
Ikasitako gauzen zerrenda egin behar duzu, zerrenda hori antolatu behar duzu sailkapen bat eginaz; hori egindakoan, berriro irakurri, agian zerbait gehiago ere bururatuko zaizu-eta.
Hurrengo astean amaituko dugu horixe lantzen (beraz, ekarri behar duzue taldeko guztiok zuonak).
Azalpena puntuka:
Hiru pausu dira:
1) Egin zerrenda bat ikasi dituzuen gauzekin;
2) zerrenda horren sailkapena egin
3) Sailik sail berriro irakurri, ea ideia gehiago badatozkizun.