2014(e)ko azaroaren 30(a), igandea

Role playing - LH 2.maila - 1.ebaluazioko bilera

Bideo honetan, Lehen Hezkuntzako bigarren mailako ikasle baten gurasoen eta ikasle horren tutorearen arteko bilera bat ikus dezakegu; 1.ebaluazioa pasa ondoren egiten den bilera, hain zuzen. Bertan, Julen Peralesek, Lehen Hezkuntzako bigarren mailako tutorearen  papera antzezten du.

Horretarako, ume baten egoera bat asmatu dugu: eskolan nola dabilen, zein nota atera duen ikasgai bakoitzean, zein arazo izan ditzakeen... 

Bideoan, tutoreak, umeak ebaluazioan zehar izan duen jarrera eta konportaeren inguruan hitz egiten die gurasoei. Ondoren, Julenek, galdera batzuk egiten dizkie, eskolatik kanpo umearen jarrera nolakoa den jakin dezan. Eta azkenik tutoreak, gomendio batzuk ematen dizkie gurasoei, umeak bere jarreraren inguruan hobera egin dezan.



Role playing - LH 2.maila - Ikasturtearen aurkezpena

Bideo honetan, Lehen Hezkuntzako 2.mailako ikasturtearen aurkezpen bilera bat ikus dezakegu. Bertan, Ioritz Muruak, Lehen Hezkuntzako bigarren mailako tutore eta irakaslearen papera antzezten du.

Horretarako, gure testuingurua ikastetxe batean kokatu dugu, eta ikasturteko aurkezpen batean egin beharko liratekeen gauzak prestatu eta aurkeztu ditugu, hala nola: bilera, esan beharrekoak...

Bideoan, Ioritz Muruak, bere ikasle izango direnen gurasoei ikasturtearen inguruko azalpenak ematen dizkie. Berak hitz egin beharreko puntu bakoitza bukatu ondoren, gurasoei aukera ematen zaie, zalantzak argitu ditzaten.

Esan bezala, bilera honetan, ikasturtearen inguruko azalpenak ematen ditu tutoreak, eta bertan ikasturtearen inguruan jakin beharreko gai guztiak sartzen dira: egutegia, eskolako ordutegia, testuliburuak, irteerak, eskola kirola, autobusa, jangela...


Hau guztia prestatzeko, erabilitako baliabideak, benetako hainbat ikastetxetatik hartu ditugu.




2014(e)ko urriaren 27(a), astelehena

LEHEN HEZKUNTZAKO HARREMAN TALDEAK

Umeen arteko harremanak oso garrantzitsuak dira haien garapenerako. Harremanen garapen txar bat hainbat arazo larri ekarri ditzake. Honela, harremanak izatean, ekintza desberdinak egitera eramango ditu pertsona desberdinekin eta honek garapen emozionala dakar.

1.-  Zergatik sortzen dira neska edo mutilen taldeak?Normalean, ikasle gazteak beraien artean erlazionatzeko garaian, argi eta garbi ikus daiteke mutilek gauza batzuk egiteko joera dutela, eta neskek beste gauza batzuk egiteko joera. Ondorio, umeek egiten dituzten gauza edota ekintzen arabera, taldeak sortzen dira.

 -Noiz? Taldeak sortzeko garai nagusiena, umeak lehen hezkuntzan hasten diren momentuan izaten da.

-Nola? Eskolan daudela, beraien ikaskideekin erlazionatzeko garaian, beste ikaskideekin gauzak amankomunean gauzak dituztela ohartzen dira, eta horrela, taldeak sortzen dira.

-Taldeak sortzeko jarraitzen duten pausuak: Lehenik ikasleak beste ikasleekin erlazionatzen dira. ondoren beraien artean gauzak amankomunean dituztela ohartzen dira. Azkenik, amankomunean dituzten gauza horiek direla medio, beraien artean taldeak sortzen dituzte.


2.-Ikasle eta irakasleen arteko harremanak: Hauen arteko harremana egokia izateko ezinbestekoa da errespetua eta irakaslearen hurbiltasuna ikaslearengan, horretarako ikasleak bere errespetu maila egokia azaldu beharra dauka. Azalpen honen isla bideo  hau da.



3.Bazterketarekin bukatzeko aktibitateak. Klaseko talde ariketak ezinbestekoak dira ikasleen arteko harreman afektiboa garatzeko eta bermatzeko. Bertan ikasleen integrazioa errazteko jokaera azaltzen du, talde harremanak garatuz.

4.-  Analizatzen: 

-Non?
Orokorrean, arazo honen iturria patio ordua da. Horretarako, patioan dabilen irakasle batek    behatu behar du arazo honen sorrera eta harekin bukatzeko zerbait egin behar du. Arazoa akatzeko hainbat gauza egin ditzake, hala nola, baztertutakoa umea 

-Nor analizatu?   
Kasu gehienetan irakasle batek behatuko du edo behatu beharko luke. Arazo hauek ez dira oso larriak izan beharko urte hauetan (luzatzekotan, psikologo baten beharra emango da). Irakasleak behatu ezean, familiak berak behatu beharko luke seme-alabaren izaera aldaketak behatuz.
-Laguntzeko pausuak hauek dira eta ezinbestekoak dira ongizaterako.

5.-  Bazterketaren eraginak
Noten arabera kokatzen dira?-Batzuetan holako kasuak ematen dira eskolan, hala ere, ez da ohiko kasua, kuadrila guztietan ikasketa maila desberdinak daudelako. Baina, harreman afektiboa egoteko aukera dago notari garrantzia eman gabe eta harreman afektibo hori bultzatzea beharrezkoa da inongo influentziarik gabe.

6.-  Harreman arazoak "bullying" fenomenoan bukatu dezakete? Ikasleen arteko harreman ezak talde bazterketa dakar eta ondorioz"bullying" fenomenoan amaitu daiteke. Horretarako, hasieratik lotsagabe jokatu behar da eta jendearekin hitz egitea ere oso garrantzitsua da hasierako pauso hori emateko,alegia.

Bestelakoak:

1.- Ikasgai baten bitartez hobetu daitezke harremanak? 


             Zein? Ikasgai guztien artetik, harremanak lantzeko egokiena den ikasgaia heziketa fisikoa edo soinketa da. Ikasgai honetan dagoen giroa ez da klasean ematen denaren antzeko, izan ere, guztiz aurkakoa da. Soinketan, kirolaren bitartez, lasaitasun giro bat sortzen da non harremanen loturak sendotzen dira, talde giroa sortuz.

2.- Familiarekin harremanetan jarri arazoa adieraziz? 

Ikusi artikulu hau. Artikulu horretako bigarren orrian, prebentzioa eta arazoa detektatzeko informazioa ematen du. Hirugarren orrian, egoera zehatz batzuetan egin beharrekoa azaltzen digu eta azkenengo orrialdean, informazio gehiago ematen duen webgune bat txertatuta dago, telefono kontaktu baat,e-maila etb.



2014(e)ko urriaren 16(a), osteguna

IKASITAKOAREN SAILKAPENA


Make your own mind maps with Mindomo.



 Elkarrizketa egin ondoren, taldeko guztiok hainbat gauza ikasi genituen eta denon artean bakoitzak barneratutako idea batzuk aurkeztu genituen. Beraz,kontzeptu horiekin guztiekin, mindomo orrialdean kontzeptu mapa hau egin dugu:


MINDOMOREN ESKEMAREN AZALPENA

     - Hezkuntza arloan: Irakasle batek izan behar dituen ezaugarrien artean, badaude batzuk ezinbestekoak direnak. Alde batetik, irakasleak izan behar duen pazientzia oso handia izan behar du. Umeek, orokorrean, ez dituzte gauzak lehengo momentuan arrapatzen eta behin eta berriro azaldu behar zaie. Bestalde, irakasle batek ikasleekin harreman ona sortzeko ahalmena izan behar du. Ikasleen eta irakasleen arteko harremana oso eztua izan behar du gauzak errazago egiteko. Honetaz gain, irakasle batek klaseak ematen aritzeko haren buruan konfidantza izan behar du. Klase batean dabilenean konfidantza osoz aritu behar da haren informazioa oso baliagarria izango delako umeentzako.


   
     - Lan arloan: Irakaslea izateko beharrezkoa da izaera espezifiko bat izatea. Lehenik eta behin, irakaslearen ezaugarri nagusia ardura da; irakasle bat oso arduratsua izan behar du eta gauzak egunera eramateko prest gai izan behar du. Honetaz aparte, irakaslearen eguneroko bizitza gogorra izan behar da. Egia da opor asko dauzkatela irakasleek, baina lanean dabiltzatenean oso gogor aritu behar dira. Irakasle batek egin behar duen gauza inportante bat honako hau da: eguneroko klaseak ahalik eta modu sinpleenean egitea. Modu honen bidez, ikasleak hobeto ulertuko dute hartutako informazioa.




    - Pertsonalki: Irakasle batek haren lana guztiz maitatu behar du. Suposatzen da haren lana hurak aukeratu duela eta haren pasioa umeei irakastea dela. Gainera, nabaritzen da irakasle batek irakaskuntzari maitasuna ez dionean eta klaseak ematen dituenean modu desinteresgarri batean. Honetaz aparte, badaude irakasle batzuk lanera joan daitezkenak bizikletaz. Abantaila hau oso onuragarria izan daiteke pertsonarentzat eta gainera oso jende gutxi egin dezakeena.


2014(e)ko urriaren 12(a), igandea

NOLA IKASI UMEEK GUSTURA?


     Umeei, normalean, ikastea ez zaie gustatzen. Ikasteak ez du eskolan edo ikastolan bakarrik ikastea esan nahi, zenztu gehiago ere baditu, adibidez: musika instrumentu bat ikasi, futbolean jokatzen ikasi, karta joko batean jolasten ikasi... Horiek denak, umeari gustatuko ez balitzaizkio, gogo txarrez ikasiko lituzke, edota ez lituzke ikasiko. Baina hala ere, ikasleei erakusteko metodoak orain dela 10 urte zeuden berdinak dira arlo jakin batzuetan. Orduan, umeek gustura ikastea izango litzateke gure helburua.

     Horretarako, orain arte ezarri ez diren metodo berriak ezarri beharko lirateke. Metodo horietako bat, klaseak dinamikoagoak izatea izango litzateke: gure ustez, umeek klaseko partaide izan behar dute (jarrera aktiboa izan behar dute), horrela arreta gehiago jarriko dute ikasten ari diren materian, ikasteari kompromezu gehiago jarriko diote, eta ez dituzte apunteak hitzez hitz ikasiko.
 
     Beste metodo bat jolasen bidez ikastea izango litzateke: umeek gogoko dituzte jolasak, eta jolas horiek ikasten ari diren ikasgaiekin lotuz gero, umeek, era jostagarri batean ikasteko aukera izango dute, berriz ere, ikasi beharrekoari arreta gehiago jarriz.

     Orain aipatutakoarekin batera, umeek gustura ikasteko milaka eta milaka metodo berri egon daitezke.

     Honek, irakasle izatera heltzen garenean, irakasteko garaian, orain arte erabili ez diren metodo berriak erabiltzera bultzatuko gaitu. Hauek arrakasta izanez gero, umeak gogo onez ikasiko dute, eta egunerokotasunez eramango dute ikasitakoa. Irakasteko teknikak gaizki ateraz gero, ordea, beste batzuk probatu beharko lirateke, irakasteko teknika perfektua lortu arte.

     Halere, baliteke ikasgela bateko ikaskideen artean gustuko gauza ezberdinak izatea, esaterako: batzuei futbola gustatzen zaien moduan, beste batzuei musika gustatzen zaie. Ikasgela horretan metodo bat aplikatuz gero, batzuengan eragina izan dezake, baina beste batzuengan ez. Horretarako, ikasle bakoitzaren zaletasunak aztertu beharko genituzke, eta metodoak zaletasun horietara egokitu. Horrela, ikasle guztiek gustura ikasiko lukete. 

     Hau aipatu ondoren, bistan da gaur egungo umeek ez dutela gustura ikasten, gaur egungo hezkuntzak beraiei, nolabait esanda, beraiei gustatzen ez zaizkien gaiak ikastera behartzen dietelako.Umeek interes gutxi azaltzen dute gai hauen inguruan, eta ondorioz, motibazio falta erakusten dute gogoko ez duten materiarekiko.


     Hau ikusiz gero, guk aipatutako metodo horiek aplikatzea ona izango litzateke umeek gusturago ikas dezaten, adibidez: ikasgaiak, gustatu edo interesatzen zaizkion beste gai batzuekin nahas daitezke. Horrela, ikasleek, materia hobeto kontrolatuko lukete, eta interes gehiago jarriko liokete ikasten ari diren materiari.

ERLAJAZIO KLASEAK AZTERKETA AURRETIK




Gu ikasle izan garenez, badakizkigu ikasle askok pairatzen dituzten sufrimendu edota arazo batzuk. Horietako bat, estresa da. Ikasle asko estresatuta bizi gara urte osoan,baina  are gehiago azterketa garaian. Izan ere, azterketa garaiak, oso luzeak ez izan arren oso gogorrak dira ikasleentzat, 2-3 astetan dena jokatzen dutelako eta horrek izugarrizko estresa eta sufrimendua sortzen du. Guzti honen jakinmina dugunez eta guk ere arazo hau pairatu genuenez eta segitzen dugunez pairatzen, irtenbide bat aurkitzen saiatuko gara.
Gehienbat, azterketa garaia heltzean egiteko pentsatuta dugu,baina, lehen hezkuntzako maila txikietan jolasordu bakoitzaren osten egitea ere ondo etorriko litzatekeela uste dugu.


Alde batetik,  irakaslearen papera oso garrantzitsua da, bera baita umeak erlajatzeaz arduratu behar dena. Horretarako, teknika ezberdinak erabili daitezke:
1)  Klasean sartu orduko umeei koltxonetak lurrean jartzearazi eta bertan etzateko esan. Behin etzanda daudela, musika lasaia jarri eta 10 minutu egon honela.

2)  Gelara sartu beharrean, patioan geratu eta eta 5 minutu lurrean eserita geratu ixiltasunean.

3)  Gelara sartu eta denak batera eserita arnasketa ariketak egin.
may_12_083.jpg
            
Honekin gauza asko lor daitezke:
1. Notak igotzea.
-      Klasekoa errazago barneratzea ikasleek
-      Azterketen kasuan nerbioak kendu eta hobeto egitea azterketak
2. klasea errazago ematea.
-      Lasaiago daude ikasleak eta ondorioz zailagoa da ikasleek klasea moztea.

3. Gelakideen errespetua eta klasearen armonia.

-      Gelakideak lasai daudenez ez dira beraien artean “borrokatzen”


-      Ikasleak bakean badaude eta ez “borrokan” klasea armonian egongo da(lasai) eta eta beraien arteko erlazioa hobea izango da.

Erlajazio klaseen arlo hau aztertzera bultzatu gaituen arrazoi nagusia ikasle moduan pairatzen dugun eguneroko estresa da. Taldeko beste kideei azaltzean, oso identifikatuta sentitu dira eta guztiz ados daude gure iritziarekin, eta arazo hori konpontzeko irtenbideak aurkitzen saiatu gara. Beraz, guk bizitako esperientzian oinarritu gara eta eskolako estres momentu horietan behar genuen irtenbidea lortzen saiatu gara erlajazio metodoetan oinarrituz. Izan ere, erlajazio metodoak gaur egun modan dauden tendentzia bat dira eta estresarentzako irtenbide paregabea dela uste dugu. Gainera, hezkuntza arloan sartzeko oso sinplea eta egokia da.

images.jpg

TEORIAREN BOLUNTARIOAK

Dakigunez, gaur egungo ikasleak zein irakasleak, noten bitartez mugitzen dira eta, haien interes bakarra, noten zenbakitxoa da. Zenbakitxo honen balioa oso handia denez, zeozer egiten ohi da altuagoa izan dadin. Baliteke gutxi batzuei gustatzea ebaluatzeko modu hau baina, orokorrean, ez da efektibotasun gehien duena.

Ikasleek, nota hau lortzeko ikasten eta ikasten doaz azterketetan “dakiten” guztia botatzeko eta, ostean, zeharo ahazteko. Modu honetan, ikasleak berak ez du ezer barneratzen ikasitakoaz eta horrek ez zaio ezertaz balioko etorkizun hurbil baterako. Zein izan daiteke soluzioa? ebaluazio modua aldatzea, hau da, azterketen arloa aldatzea eta beste ikuspegi bat ematea hezkuntzari. Normalean, ikasle batek azterketa batean ateratako nota ez du adierazten haren jakinduria arlo horretaz, solik adierazten du azterketan (urduritasunez) idatzi zuena.

Guk, proposatzen dugu ebaluatzeko beste modu bat guztiz erradikala baina efektibotasun hobea izango duena: Teoriaren boluntarioak.
Teoria hau honetan datza: Ikasleek, ikasgaia aurrera doan heinean, nahi dutenean edo ziur daudenean boluntario gisa aurkeztu daitezke irakaslearen aurrean. Orduan, irakasleak, ikasgaieko galderak egingo dizkio ikasleari (garrantzitsuenak) eta honen erantzunen arabera, nota bat jasoko du. Nota bat lortu ostean, irakasleak galdetuko dio ikasleari ea gustoko duen ateratako nota edo gehiago egiteko ahalmena duen. Baiezkoa izatekotan, irakasleak nota hura hartuko dio azterketaren atal teorikoa izango balitz bezala eta, modu honetan, azterketa praktikoa egiteko ahalmena izango du, soilik. Ezezkoa izanez gero haren erantzuna, azterketa osoa egiteko ahalmena, edo kasu honetan beharra, izango du. Metodo honen bitartez ikasleek haien jakinduria demostratu ahalko dute modu errazago batean eta zertxobait informalagoan.

Hainbat ikasle mota daude,batzuk klasean egotearekin nahikoa dutenak eta azterketara joan eta nota ona ateratzen dutenak eta beste batzuk gauzak letraz letra ikasten dutenak eta behin azterketa eginda dutenenan dena ahazten zaiena. Guk horregatik ebaluatzeko bi aukera jarri nahi ditugu,pentsatzen dugu aukera ona dela ikasle ez hain onak direnentzako eta baita nota onak dutenentzat.Baita ikus daiteke ea ikasleak ulertu eta zelako espresioa erabiltzen duen,baina garrantzitsuena,ikasleak beste aukera bat duela gainditzeko eta baita nota altuago eduki ahal izateko.