Nik elkarrizketa Amaia Del Val irakasle ataundarrari egin diot. Ormaiztegiko "San Andres" eskola publikoko irakaslea da, eta lehen hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailan dabiltzan umeei irakasten die, hots, 10, 11, eta 12 urte dituzten umeei irakasten die gutxi gorabehera. Nik, 10 urte nituenean, bera izan nuen tutore 12 urte bete arte, hau da, lehen hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailan.
Ormaiztegiko eskolan ikasten nenbilela, irakasle asko izan nituen, baina ez bera bezalako besterik. Irakasteko garaian, elkarrizketan esan didan moduan, klaseak dinamikoak gustatzen zitzaizkion, ikasleek ere berarekin batera parte har dezaten. Norberaren izaera ezagutzen saiatzen zen, eta arazorik izanez gero, ez zuen inongo trabarik jartzen laguntzeko. Gainera, garaian garaikoa zela iruditzen zait: alai egon behar zen momentuetan, bera zen denetan alaiena; baina hori bai, haserre egon behar zen momentuan, haserre baino haserreago egoten zen. Arrazoi hauengatik miresten dut irakasle hau. Oraindik ere harreman ona dut berarekin, beraz, elkarrizketa berari egitea otu zitzaidan.
Elkarrizketaren inguruan, oso interesgarria iruditu zaidala esan beharrean nago. Erraz egin die aurre galdetu dizkiodan galdera guztiei, eta berak emandako informazioa, nire formakuntzarako baliagarria izango dela uste dut. Berak bizi izan dituen momentu batzuk azaldu dizkit, bai eta horiei aurre egiteko irtenbideak ere. Elkarrizketako bere erantzun asko, bere esperientzian oinarrituz erantzun ditu, eta bere esperientzia horiek niri etorkizunean oinarri bat izateko lagunduko didatelakoan nago.
Elkarrizketak 42 minutu eta 42 segundo iraun ditu. Bera oso gustora geratu da niri erantzundakoarekin, eta ni are gustorago, bere erantzunak entzun ondoren.
(Gasteizko Irakasle Eskolako eta irakasle funtzioko ikasleak gara. Blog honekin lan txukuna eta erakargarria egingo dugulakoan gaude.)
2014(e)ko urriaren 7(a), asteartea
ELKARRIZKETA IRAKASLEARI
Elkarrizketa egiteko aukeratu dudan irakaslea Mikel da, nire DBH-ko Natur Zientzietako irakaslea.
Irakasle aukeraketa egitea ez zait batere kostatu, argi daukadalako Mikel dela orainarte eduki dudan irakaslerik hoberena. Irakasle hoberena zentzu askotan, alegia. Mikelek, irakasle "tipo"aren eskemak apurtzen ditu eta hori da asko gustatzen zaidan ezaugarri bat. Nire kasuan, Natur Zientziak asko gustatzen zaizkit (berak irakatsi zidan ikasgaia), baina, argi daukat hori ez dela arrazoi nagusia Mikel elkarrizketarako aukeratzeko .Berak ikasleekin duen etengabeko komunikazioa ez diot beste inori ikusi, eta horrek klaseak askoz ere dibertigarriagoak eta interesgarriak bihurtzen ditu. Egoera hori aurrera eramatea klasean ez zen zaila izaten, 12 ikasle ginelako gutxi gorabehera eta horrek irakasle-ikasleen arteko etengabeko ahozko komunikazioa errazten zuelako.
Elkarrizketa hau egitean, gauza bitxi asko barneratu ditut,adibidez, bere ibilbidean egindako protesta eta tirabira batzuk. Mikelek,nik bezala, oso argi zeukan hezkuntza arloan aritu nahi zuela eta ez laborategi batean sartuta egotea 8 ordu. Izan ere, niri gustatzen zaidan arloa jorratzera animatu nau eta horrekin amaierararte heltzen. Elkarrizketa eduki aurretik banekien jarrera edo pentsaera berdintsuak genituela, eta honen ostean erabat baieztatu dut.
Alde batetik, gelako talde giroa oso garrantzitsua dela nabarmendu dit eta horretarako ezinbestekoa dela irakasle-ikasleen arteko etengabeko komunikazioa. Horrela, irakasleekin ondo eramatea garrantzitsua dela esan dit, ordu asko egiten dituelako iraskasleen artean. Gurasoak ere aipatu dizkit, eta lilluratuta utzi nau berak tutore bezala izandako gertakizun batzuekin,askotan, gurasoek irakasleei botatzen dizkietelako erru guztiak eta uste dute beraien semea hoberena dela.
Bestetik, Mikelek azpimarratu dit unibertsitatetik urten ostean ikasleak duen prestakuntza eta heldutasun eza.
Bere kasuan, unibertsitatea amaitu eta 3 hilabetera deitu zioten eskola batean klasea emateko eta bere ustez oraindik prestakuntza eta esperientzia asko falta zitzaion. Aurretik aipatutako esperientzia hori ezinbestekoa dela aipatu dit, ikasleei konfiantza eta ardura transmititzeko,alegia.
Azkenik eta guzti hau laburbilduz, elkarrizketa oso baliagarria eta entretenigarria suertatu zait, non arlo honen inguruan ideia eta kontzeptu asko ikasi ditudan. Hezkuntzako argi zein itzal batzuk aipatu dizkit eta argi utzi dit momentu txar asko biziko ditudala,baina, inoz ez amore emateko.Beraz, berak esandako hitz batekin geratzen naiz: "Suerte"...
IRAKASLEARI EGINDAKO ELKARRIZKETA
Nik entrebista hau Kepa Isasmendiri egin diot nire heziketa fisikoko
irakaslea izan zelako dbh-3 eta 4.mailan. Bera aukeratu dut gehienbat Tafydeko
praktikak berarekin egin nituelako 3 hilabetez eta baita heziketa fisikoko
irakaslea delako eta nik berak ikasitako ikasketa berberak egitea espero
ditudalako. Lehen hezkuntzako eta ibefeko ikasketak ditu eta lan munduan duela
5-6 urte hasi zen. Orain bigarren hezkuntzako mailetan ematen du heziketa
fisikoa eta baita batxilergoan. Irakasle izatetik aparte baita multikiroletako
koordinatzailea da eta berak eramaten ditu lehen hezkuntzako jarduera guztiak
klaseetatik kanpo.
Hitzaldia oso interesgarria izan zen eta azkar pasatu zitzaidan
gehienbat egin genuen lekua natura izan zen, berak lan egiten duen
ikastetxearen patioa kanpo futbol bat du eta aldeetan 2 baso eta bertako leku
lasai batean egon ginen elkarrizketa egiten,leku oso lasaia. Hasiera batean oso
urduri nengoen inoiz elkarrizketa bat egin gabe nuelako baina denbora pasa
ahala biok soltatzen joan ginen eta konturatu orduko entrebista amaituta zegoen
eta ondoren kafe bat edan genuen biok. Elkarrizketarako hainbat galdera nituen
prestatuak baina ondoren batzuk ez nituen galdetu eta inprobisatzen joan nintzen.
Bertan bere esperientziak kontatu zidan,hasiera nolakoa izan zen..edukitako
arasoak..etb..
Hau guztia esanda nire etorkizunerako egokia iruditu zait gehienbat
bere esperientzierekin eta gauzak ez direla espero nituen moduan.
IRAKASLEAREKIN EGINDAKO ELKARRIZKETAREN ESPERIENTZIA
Irakaslearekin egindako elkarrizketa honetan, oso interesgarria
eta baliagarria iruditu zait egindako lana, nolabait esanda “ideia” bat egiteko
nondik dijoan lan mota hau.
Aukeratu dudan irakaslea Arantxa Izagirre andereñoa izan da
eta honek Alkartasuna Lizeoan (Beasain) eman zidan klasea, 6.mailan alegia. Arantxak esan didan irakasle munduan 20 urte daramatzala eta oso harro dago
egiten duen lanarekin, betidanik umeak gustatu zaizkiolako eta ume hauen
edukazio edo hezkuntzan parte hartzea nolabait esanda “bete” egiten dio eta
lehen esan dudan bezela oso pozik eta harro dago egiten duen lanarekin.
Elkarrizketan negoenean oso eroso sentitu naiz, elkarrizketa
ondo eramaten ari nintzelako eta baita irakaslearekin beti harreman oso ona
eduki dudalako bera izan zelako ikastetxean arazoak eduki nituenean laguntzen
zidana. Elkarrizketan egia esanda gauza edo erantzun askok piskatxobat harritu
egin naute, adibidez umeek kasu egiten ez dienean edo “ezartzeko” erabiltzen
dituen teknikak.
Baino egin dudan elkarrizketa hau, orokorrean lan positibo bat
bezela ikusten dut oso interesgarria iruditu zaidalako eta uste baino gauza
geihago ikasi ditudalako berak kontatu dizkidan esperientzietan eta honekin nik
uste gauza batzuk behintzat baliagarriak izan dezaketela etorkizun batean
irakasle izaten banaiz.
IRAKASLEARI ELKARRIZKETA
Entrebista hau Maite Alberrori egitea
erabaki nuen, nire 3.mailako Natur zientzietako irakaslea. Irakasle hau,
irakaslea izateaz gain auzokidea da, hori dela eta kontaktuan jarraitu dugu eta
entrebistarako egokia dela uste dut. Niri zientzierako asignaturak ez zaizkit inoiz
gustatu baian urte horretan benetan atseginak egin zitzaizkidan klaseak ondo
prestatuta zituelako eta dinamikoak zirelako.
Entrebista auzoko taberna batean egin zen,
toki egokia dela uste dut patxadaz hitz egin ahal izateko eta gainera
entrebista informala izateko. Entrebista egiten genuen bitartean zerbait edan
eta jan genuen hasierako tentsioa jeisteko.
Entrebistak 30 minutu inguru iraun zuen,
berak lanera joan behar zuelako eta nik Donostiatik Gasteizera. Entrebistan zehar
galdera ugari egin nizkion eta erantzun interesgarriak jaso nituen. Entrebistan
esan zidanak, nire lehenengo klase egunetan (irakasle moduan) lagungarriak
izango zaizkidala uste dut.
Laburbilduz, entrebista interesgarria eta etorkizunerako
lagungarria iruditu zitzaidan.
2014(e)ko urriaren 6(a), astelehena
ELKARRIZKETA
Elkarrizketa honetarako
aukeratu nuen irakaslea, pasadan urteko Fisikako irakaslea izan zen.
Irakasle hau, duela bi urte hasi zen irakaskuntza profesionalean
ikasleen eskakizun baten ostean, hau da, praktiketan hari zelarik
eskatu genuen hura hartzea benetazko klaseak emateko. Fisikako
klaseak emateaz gain, irakasle honek 4 mailan ematen ditu
matematikako klasea, izan ere, derrigorrezko hezkuntzan aritzen da.
Honetaz gain, irakasle honek nire mirespena irabazi zuen guztiz
pasadan urtean. Ia berria zelarik, 2. batxilergoan aritu zen klaseak
ematen 18 urteetako ikasleei. Orokorrean, adin hauetako ikasleeak
zentratuak daude ikasketetan haien interesen arabera eta,
zoritxarrez, pasadan urteko fisikako klaseak kaos bat izan ziren
interes faltaren ondorioz. Irakasleak, ordea, panorama ikusi ostean,
antolatu zituen klaseak modu ezberdinetan materiarekin aurrera
egiteko eta ,zailtasunak alde batera, utzita lortu egin zuen.
Elkarrizketari
buruz:
Hitzaldiaren iraupena, 55
minutu ingurukoa da. Hizketaldi hau ez zen taberna batean eman, haren
bulegoan baizik (lanpetuta zegoelako). Hitzaldiari hasiera emateko
eta, honetaz gain, konfidantza hobetzeko, txokolate tableta bat
oparitu nion eskerrak emateko. Honi esker, gustorago eta lasaitasun
gehiagoz hasi ginen hizketan. Urduritasunez hasi ginen arren,
irakasleak haren rola (enrollatzea zelarik) bikain egin zuenez,
gustora entzuten aritu nintzen eta, honekin batera, galdera gutxiago
formulatzen. Hasiera batean, 12 galdera luze prestatu nituen baina,
hizketaldia aurrera egiten zihoalarik, interes propioko galderak
egiten hasi nintzen. Irakasleak, hizketan esandako gauza askok
arridura sortu zidaten espero ez nituen baieztapenak entzun ostean,
adibidez eta hitz propioak erabiliz: “Irakasle izatea ez da
irudikatzen duten bezain polita” edo “Irakasle izatea 1etik 10era
puntuatuz gero, 6 bat emango nion”. Askotan, aurreiritzi asko
ditugu pertsonen inguruan baina, elkarrizketa hurbil baten ostean,
konturatu gaitezke aurreiritzi hauek guztiz oker daudela.
Orokorrean, gustora egin
dut lan hau eta polita da halako lanak egitea normalean egiten
ditugun lanak egitea baino. Honetaz gain, asko ikasten da irakasle
batek esaten dituen gauzetatik hurak bizi izan dituelako eta,
etorkizunean, guk geuk bizi beharko ditugulako.
2014(e)ko urriaren 5(a), igandea
"La Educación Prohibida"ren kritikak
LA EDUCACIÓN PROHIBIDA
“La educación prohibida”, Argentinako gazte batek idatzitako film bat da. Film honetan gaur egungo hezkuntza kritikatzen du. Pelikulan zehar pertsona asko agertzen dira hitz egiten (irakasleak, hezkuntzako adituak…) eta baita antzerki moduko bat agertzen da.
Pelikulak arrakasta izan du, 10.098.071 aldiz ikusi eta 1.368.866 aldiz izan da deskargatua. gainera kritika asko jaso ditu bai alde eta bai aurka. hauek gero komentatuko ditugu.
Gaur egungo hezkuntza ez da asko aldatu inguruko gizartearekin konparatuz. Izan ere, gizartea teknologia berrietara moldatu izan da,baina, hezkuntza ez da hainbeste aldatu. Berrikuntza batzuk sartu izan dira hezkuntzan baina irakaskuntza metodoa antzekoa da oraindik. Metodo hau, pauta edo arau eta antolamendu batzuk segitzean datza ikasle guztiei ikasgai berdinak era berean emanez, beraien motibazioa eta gogoak kontuan izan barik. Beraz, eskola porrota faktore garrantzitsua bilakatzen da horren ondorioz. Arazo honi aurre egiteko, ikasleen iritzia eta nahiak kontuan hartu beharko lirateke horrela bakoitzak bere kabuz ikasten eta pentsatzen ikasiko lukete.
“La educación prohibida” filmak, gure ustez, baditu akats batzuk: lehenik eta behin, pertsonen jokabide txarrak bakarrik hartzen ditu kontuan, eta horrela, irakasleak maltzurtzat hartzen ditu, nahiz eta irakasleen kopuru handi bat gaiztoa ez izan. Arazoa ez da irakasleena; beraietako asko ikasleen garapen emozionalaz arduratzen dira, eta ez notengatik bakarrik. Maisu/Maistra asko beraien ikasleen lagun bilakatzen dira, eta ez kartzela bateko zaintzaile soilak.”
Baliteke kritika honek esaten duen moduan, film honek zertxobait kritikatzea maisu/maistren zeregina baina, askotan, holakoa da benetan. Irakasle baten funtzioa ez da derrigortzea ikasleak zerbait egitera baizik eta materia irakastea eta kasu gehienetan hezitzea. Batzuetan irakasleak,etsita, boterea erabiltzen dute ikasleen gain irakasleak berak nahi duena egin dezaten baina, hau ez da eguneroko ogia irakasle baten eguneroko bizitzan. Orokorrean, film honetan agertzen diren irakasleen prototipoa soilik gutxi batzuena da eta ez litzateke egokia izango beste irakasle guztien adibide moduan ezartzea.
“Ez da ikastola pribatuen propaganda edo publizitate bat. Alde batetik finantziazioa kolektiboa izan da eta ez dator inongo instituzio pribatutik. Errealizatzaileek ez dute inolako esperientziarik pelikulak agertzen denarekin.Lehenik eta behin dokumental hau oso luzea da hezkuntza sistemarako. Gauza bat gauzak kontuan hartzea da, eta beste bat hezkuntza publikoa eta pribatua deformatzea eta kritikatzea. Irakasle eta ikasleen testimonioak oso idealistak dira eta hau horrela izatea ordaindu behar den edukazio baterako ez da oso sinesgarria. Interesgarria da gaur egungo gauzak eta lehengoak baloratzeko,eta bertan gauza batzuk hezkuntza publikoa hobetuko zutela eta baita pribatua ere.”
Kritika honetan esaten duena,momentu batzuetan kritikak oso gogorrak edo desegokiak direla da baina dokumental guztia ikusi ondoren ohartzen zarela dena kritika konstruktibo bat dela hezkuntza publiko eta pribaturako.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)